+34 943 84 14 29 info@baskeyrentals.eus
Etxebizitza bati horrelako erabilera ematea erabakiz gero, markatutako prozedimenduak jarraituz eta ahalik eta modu gardenenean egitea komeni da. Guk lagunduko zaitugu horretan. Alokairu turistikoa oso errentagarria izan daiteke, baina askotan turistei tratu pertsonalizatu eta egokia ematea zaila izaten da, etxejabe bakoitzak ezin diolako eskatzen duen dedikazio osoa eskaini, lan eta denbora asko eskatzen baitu.
Gure zerbitzuak kontratatuz gero segurtasuna lortzen duzu, dena modu legalean eta arazorik gabe egingo dizugulako; erosoa izango da, zuretzako ez duelako inolako lan kargarik suposatuko; eta zure etxea esku hoberenetan dagoenaren berme osoa izango duzu.
Neurrira prestatutako kudeaketa integrala |
Zure etxebizitzarako behar duzun guztia eskainiko dizugu: zure etxebizitza egokitu, erregistratu, legalizatu, garbitu eta mantendu, komertzializazio egokiena… Behar duzuna behar duzun une bakoitzean. Guztia profesionalez osatutako ekipo batekin eta urteko 365 egunetan. |
Permanentziarik gabe |
Ez duzu konpromisorik. Nahi duzun unean, BasKey Rentalsekin kolaboratzeari laga dezakezu. Dagoeneko konfirmatuta dauden egonaldiak errespetatu beharko dituzu, baina besterik ez. Gainera, probatu dezakezu gurekin lan egitea zer den, ohiko alokairuak duen konpromisorik gabe. Ohiko alokairuan etxea bost urtez alokatzeko konpromisoa markatzen du legeak. Gure kalitatea izango da, ordea, gurekin jarraitzeko berme bakarra. |
Gardentasuna |
Zure etxebizitzari etekina ateratzeko orduan zure bidelagunak garelako, gardentasun osoz emango dizkizugu datu guztiak. Zure etxearen egonaldien datak, konfirmatutakoak… eskura izango dituzu. Horrela, nahi baduzu, kontrola eramateaz gain zure etxearen kudeaketan inplikatu zaitezke. Gainera, ez ahaztu zuri laguntzeko gaudela une oro. |