Etxe huts bat duzu?

Urtean gutxitan erabiltzen duzun etxeari etekina atera nahi?

 

…Guk dugu formularik egokiena

Gure zerbitzuak zure beharretara egokitzen ditugu ahalik eta erosoenak eta hoberenak izateko kasu bakoitzean.

Garbi dugu etxe bakoitza eta etxejabe bakoitza ez zaretela berdinak, horregatik, kasu bakoitza osotasunean aztertu eta proposamenik egokiena egiten saiatzen gara.

Zure behar, nahi eta zure etxearen aukeren neurrirako sistema jarriko dizugu eskura.

Gure kudeaketarekin, zure etxebizitzaren erabilera ere bermatuta izango duzu. Horrela, zure etxea erabiltzeko aukera izango duzu horrek ematen dituen etekin ekonomikoak albo batera laga gabe.

Informazio gehiagorako, jarri gurekin harremanetan

 

Salbe Auzunea 40, behea 20730

AZPEITIA (Gipuzkoa)

+34 943 84 14 29

 

  info@baskeyrentals.eus

Zure etxea erabilerara turistikorako alokatzeak etxebizitza horrekiko domeinua galdu gabe etekinak lortzea dakar. Gainera, bisitariak gure lurraldea ezagutzera datoz, beraz, zure etxean denbora gutxi igaroko dute eta desgastea oso txikia izango da.

Baina zalantzak badituzu, hemen dituzu pisuzko hiru arrazoi:

Kobratzearen bermea

Bisitari guztiek aurrez ordaintzen dute beraien egonaldia, beraz, erabilerei dagokien dirua kobratzearen bermea osoa da. Gainera, fiantzarako kopuru bat ere jartzen dute, zerbait gertatzen bada ere. Arazoak ez dira ohikoak eta asegurua dugu guztion lasaitasunerako.

Moldagarritasuna

Ohiko alokairuan moduan, ez duzu zure etxebizitzaren kontrola galtzen. Bisitarien egonaldirik ez dagoen bitartean, zure etxebizitza bisitagarri eta erabilgarri egongo da.

Errentagarritasuna

Etxebizitza turistikoetara etortzen diren bisitariak 4-5 izarretako hoteletara eta apartahoteletara joatera ohituta daude. Horregatik, etxebizitzaren eta kokapenaren araberakoa bada ere, ohiko alokairua baino diru irabazi handiagoak izaten dira.