+34 943 84 14 29 info@baskeyrentals.eus
Zure etxebizitza legeak eskatzen dituen berme guztiekin merkaturatzeko prozesu osoa kudeatzen dugu. Dokumentuak egitetik, sortzen diren arazo guztiak konpontzera arte; hasieratik amaierara arte.
Dituzun zalantza guztiak argituko ditugu. Bai lege aldetik eta turismo araudien araberakoak, zein ogasunarekiko eta fiskalitatearekiko dituzunak. Arlo guztiak argi izaten lagunduko dizugu, arazorik ez izateko.
Zure etxebizitzari ahalik eta zuku gehien ateratzeko gomendioak egingo dizkizugu. Baita, behar izatekotan, diseinu proiektu bat garatu ere. Horrela, zure jabetzari ahalik eta zuku gehien aterako diozu, edertasunean galdu gabe.
Zure etxearen iragarpenak web arlo garrantzitsuenetan argitaratu eta zabalduko ditugu, ahalik eta bezero gehien lortzeko. Horretarako zure propietateen atal egokienak bistaratzen dituzten irudi eta testuak sortuko dizkizugu.
Hasi orduko eta egonaldi bakoitzaren ondoren zure etxebizitzaren garbiketa eta mantenuaz arduratuko gara. Zure etxera sartzen den turista bakoitzaren esperientzia guztiz zaindu nahi dugu.
Check-in eta check-out prozesuak tentu handiz kudeatzen ditugu. Egun ditugun baliabide teknologikoei probetxua ateratzen diegu pauso hauek ahalik eta erosoenak izan daitezen bisitarientzat.
Bai etxejabe moduan zein bisitarien kasuan, badakigu zalantza asko sortzen direla. Horregatik arreta gune zerbitzua eskaintzen dugu, unean uneko zalantzak gustu handiz argituz. Hizkuntza desberdinetan eskaintzen dugu zerbitzua.
Zure etxebizitzaren prezioak kudeatzen ditugu egutegiaren eta merkatuak duen eskaeraren arabera, une bakoitzean ahalik eta etekin gehiena lortzeko. Errentagarritasun altuena lortzeko moldatzen dugu unean-unean.