+34 943 84 14 29 info@baskeyrentals.eus
BasKey Rentals Gipuzkoan jaiotako enpresa gazte bat gara. Pasioz egiten dugu lan gure bezeroei ahalik eta zerbitzu osatu eta egokiena eskaintzeko. Gure helburu nagusia da bezeroen asebetetzea. Gure zerbitzuekin bezero bakoitzari irtenbide erraz, egoki eta errentagarria eskaini nahi diogu; bai etxejabe eta baita turistei ere.
Gure lantaldea mota askotako profesionalek osatzen dugu: higiezinetan adituak, arkitekto teknikoak, aholkulari juridiko-legalak, komunikazioan adituak, diseinuan jaioak, teknologietan arituak… Atal bakoitzean esperientziadun profesionalak ditugu.
Gure enpresa gizarteak oporraldietarako duen eskaera eta joerari eskaintza duin bat emateko sortu zen. Azkenaldian, geroz eta turismo gehiago egiten da eta gure lurraldea ezagutzera etortzen direnak geroz eta gehiago dira. Horren emaitza: egonaldietarako lekuen beharra. Behar horri aurre egiteko erabilera turistikoko etxebizitzek eskaintzen dute zerbitzua, eta gure idea da egonaldi horiek oso erosoak egitea. Horretarako, eskura ditugun baliabideak, teknologia barne, erabilita. Une bakoitzean, bezero bakoitzak duen behar bakoitzari erantzunda.
Garbi dago, gainera, gure inguruetako hotel eta hostalen okupazioa tasa aztertuta, egonaldietarako lekuak behar direla, eta gizarte joera da etxebizitza turistikoetara jotzea. Hauek alternatiba jasangarri, integral eta askeago bat eskaintzen baitute.
Hori bai, bisitariak bere oporraldietarako etxebizitza bat aukeratzen duenean, ez du nahi albo batera lagatzea zerbitzuen egokitasuna eta kalitatea. Hori bermatzea ezinbestekoa da, euskal lurretan dagoen bitartean bere anfitrioi ezin egokiagoa bihurtzea da gure lana.
13/2016 legeak eta 101/2018 dekretuak exijituta baldintza guztiak betetzen ditugu. Beharrezko erakunde guztien baimen eta homologazioak ditugu, eta gainera, aseguru etxe handiek babeste dute gure proiektua eta sektoreko foroetan parte hartzen dugu.